23 abr 2012

Ikerketa: Euskal herritarren irrati kontsumoa eta ohiturak

'Hedabideak' ikerketa soziologikoa argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak otsailean. Bertan, euskal herritarrei egindako inkesta bitarteko datuak daude bilduta (Nafarroa eta Iparraldeko daturik ez dago). Hedabideen gainean dituzten iritziei,  ohiturei, kontsumoari..buruzko galdeketa bete zuten inkestatuek. 


Jarraian, irratiari buruzko datuak izango dira aztergai blog honetan, eta ondorio batzuk aterako dira amaieran. 


--Irratia entzuteko maiztasuna: Inkestatutako pertsonen artean, ia erdiak egunero edo ia egunero entzuten dute irratia. Hala ere, inoiz ez edo ia inoiz ez entzuten ez dutenak laurdena baino gehiago dira, kopuru nahiko altua. Guztira, biztanleriaren %71 entzuten du irratia noiz edo noiz.

-Irratia entzuten ematen duten denbora 

Euskal herritarrek, orokorrean, ordubete baino gutxiago eskaintzen diote irratia entzuteari. Hala ere, 1-2 ordu bitartean entzuten dutenak ere badira, eta 4 orduz baino gehiagoz irratia aditzen dutenak %13 dira astegunetan. Asteburuetan, normala denez, gutxiago entzuten da irratia. Hala ere, ez dago desberdintasun handirik. 


ASTEAN ZEHAR


ASTEBURUETAN


-- Irratia entzuteko lekuak



-- Saio mota gustokoenak albisteak, musika modernoko saioak, eta eztabaidak dira.


-- Irrati kate entzunenak

Euskadin irrati katerik entzunenen artean gailentzen dira Radio Euskadi/Euskadi irratia/Radio Vitoria, Cadena SER, Los 40, eta Gaztea, beste batzuen artean.

-- Irratiaren baliogarritasun pertsonala
Entretenitzeko, informatuta egoteko, eta konpainiarako dute gustoko euskal herritarrek irratia entzutea.


Ikerketaren datuak ikusi ondoren, atera daitezkeen ondorio nagusiak hauexek dira:
Irratia entzuteko maiztasunari dagokionez:
- Irratia konpainia egiteko nahi dugu, beste zerbaitetan gaudenean entzuten dugu irratia
- Irratia entzutea ohitura kontua da
- Aisialdi pasiboa gustuko dugu


Gehien entzuten diren saio motak:
- Musika da gehien gustatzen zaiguna irratian entzutea. Ondoren albisteak ditugu gustukoen.
- Irrati handiak dira entzunenak
- Entretenimendua bilatzen dugu
- Kirolak entzuteko ez dugu irratia gustoko
- EITBk indar handia du irratian (nahiz eta TB horrela ez den)




Eta zu? Ados al zaude inkestak bildu dituen datuekin? Zergatik edo zertarako entzuten duzu zuk irratia? Plazaratu zeure iritzia! ;)

No hay comentarios:

Publicar un comentario